lunes, 19 de noviembre de 2012

WEB 2.0 tresnek, lankidetzako jardunak ahalbidetzen dituzte? Sustatzen dituzte? Oztopatzen? Zenbaterainoko garrantzia izan dezakete metodologia aktiboagoa bideratzeko?


Web 2.0ko tresnek lankidetzako jardunak ahalbidetzen dituzte, izan ere, zenbat eta informazio gehiago egon webaren barnean, zenbat eta gehiago sailkatu behar da infomazio hori. Gai bakoitzarentzat informazio anitza dugu. Horregatik, tresna hauek metodologiaren barne sartuz gero, errazagoa izango da bai lankidetza sustatzea baita haurren motibazioa garatzea ere, esaterako. Haurrak talde txikietan jarriz eta beraien kabuz informazioa bilatu ondoren, beraien artean, testuak eraikiz sor dezakegu lankidetza.
 Eta Bloga zertarako??
Blogaren erabilerak lankidetza erabat ahalbidetzen du eta beraz, gelakideen arteko kooperazioa garatu. Blog batean, gai bati buruzko testu, datu…informazioa idatz daiteke kooperatiboki, talde txikietan. Honela, taldekideek beraien ikaskuntza prozesua beraien artean eraiki dezakete beraien kabuz informazioa aurkituz, aukeratuz eta ondoren testu baten bidez blogean txertatuz azkenik, beste edonork irakur dezan.

jueves, 15 de noviembre de 2012

WEB 2.0 tresnek, lankidetzako jardunak ahalbidetzen dituzte? Sustatzen dituzte? Oztopatzen? Zenbaterainoko garrantzia izan dezakete metodologia aktiboagoa bideratzeko?


Aste hauetan egindako lan batzuetan aipatu dudan bezala, web 2.0 tresnek lankidetza ikaskuntza ahalbidetzen dute. Teknologi berriek eskaintzen dizkiguten aukera berriekin, lankidetza jarduerak aurrera eramateko erraztasun gehiago daukagu (lankidetzan oinarritutako ekintzak sustatu).
IKT-ak, eskoletan lan egiteko eta ikasteko moduak aldatu dituzte, metodologi berri bat aurrera eramanez. Metodologi berri hau aktiboagoa da, ikasleak nahiz irakasleak gelako protagonistak izaten dira (irakasleak gutxiago). Irakasleak gelan lantzeko ariketak prestatzerakoan, ikasleen interesak kontutan hartuko ditu eta beraiek proposaturiko jarduerak  landuko dituzte, irakasleak proposaturikoekin batera. Haurrekin egunerokotasuneko gatazkak jorratuko dira, guztien iritziak eta ezagutzak lantzeko. Beraz, lankidetza ikaskuntza aurrera eramatea izango litzake irakasleen lana.
Metodologia honen helburu garrantzitsuenetakoak Ikasleak bere kabuz pentsatzea eta eguneroko bizitzan kritikoak  izaten ikastea izango litzake, elkarlana eta parte hartzearen sustapenarekin batera. IKT-ek garrantzi handia dute metodologia aktibo honetan, izan ere,  eskaintzen dizkiguten tresnak oso baliagarriak dira landu beharreko edukiak bereganatzeko eta lan egiteko, blogak adibidez.
Blogak, lan egiteko eta ikasteko, hezkuntza tresna onak dira. Talde-lana eta parte hartzea sustatzen dute, ikasleei beraien artean informazioa partekatzeko eta lan egiteko aukera emanez (informazioa argitaratzeko aukera). Ikasleen arteko harremanak ere indartzen ditu, taldean lan egiten dutelako eta bakoitzaren iritzia ezagutu dezaketelako. Blogak ikasleen zalantzak argitzeko ere baliogarria izaten da.
Bestalde, ikasle bakoitzak blogaren diseinua nahi duen moduan antolatu dezake. Horrela, haurrek bere irudimena lantzen dute, teknologia berrien erabilpenaren bidez.
Web 2.0 tresnek lankidetza jardunak ahalbidetzen dutela badakigu, hortaz, gelditzen zaiguna, ikasterakoan nahiz irakasterakoan  tresna digitalak era egokian erabiltzea izango litzake.

IKTak eta lankidetza ikaskuntza



 HAUSNARKETAREN ONDORIOAK: KONPARTITU

Nire ustez web 2.0 tresnek lankidetzako jardunak ahalbidetu ditzakete, izan ere hauen ezaugarrietako bat lankidetza baita. Hala ere, azpimarratzekoa da, nahiz eta tresnak berak lankidetza sortzeko edo errazteko ezaugarriak bete,  berak bakarrik ez ditu sortuko. Irakaslea, erabiltzen duen metodologiaren arabera izango da jarduera modu batean edo bestean. Adibide bat jartzearren: Blog  bat klasean landutako testuak kopiatzeko erabiltzen bada soilik ez genuke esango lankidetza oztopatzen duenik, baino ezta sustatzen ere. Bestalde, irakasleak klasean lantzen ari diren gaiaren inguruan taldeka sortutako testu bat zintzilikatzeko erabiltzen badu eta horretaz aparte argazkiak edo bideok txertatzea aukera ematen badu, orduan,  lankidetza sustatzen duen jarduera bat burutzen ari direla esan daiteke. Ikusten dugunez, tresna hauek metodologia aktiboaren eragileak izan daitezke, beti ere ikaslea protagonista dutelarik.

Blogaren gaiari eutsiz, aitortuko dut hasiera batean ez nintzala hauen jarraitzailea sutsua, ezjakintasunaren erruz segur aski. Denborarekin ordea, konturatu nahiz oso tresna erabilgarria  izan daitekeela.  Klasearen testuinguruan kokatuz, hainbat modutan aprobetxatu dezakegu, irakasgaia edozein izanda ere: ikas-prozesuaren eguneroko moduan, landutako gaiaren inguruko laburpena osatzeko, aurre ideien eta dudak argitzeko gune bezala, etab. Bestalde, umeek bakarka edo taldeka aritzeko aukera dute, blogaren bidez beraien arteko elkar eragitea sustatuz.

Esperientzia pertsonal moduan, aurtengo blogarekin, iaz baino gehiago disfrutatu dut, gaia zehatzagoa eta ez hain abstraktua zelako agian. Taldeka aritzean, elkarren artean ados jartzeko eta lan egiteko aukera eman digu, bestalde, kide bakoitzaren ekarpenak bloga aberatsagoa egitea lagundu du. Klasean landutakoa, blog-etan era batera edo bestera ikustea erabilgarria iruditzen zait, izan ere, ikasitakoa errepasatzeko eta eskura edukitzeko aukera bikaina da.




jueves, 8 de noviembre de 2012

IKTak eta Lankidetza Ikaskuntza


WEB 2.0a lankidetzan oinarritua egonik, bertan erabilitako tresnek guztiz bultatzen dute lankidetza. Tresna hauek digitalki erabiltzen diren arren, ikasleek elkarrekin lan egin behar dute eta era guztietan lankidetza bultzatzen da, ezinezkoa da wiki bat osaturik egotea pertsona bakarra bada bertan idazten duena, edo edozein lan guztiz ongi eta errebisatuta egotea elkarrekin osatu ezean. Ikasleen parte-hartzearekin eta irakaslearen gidaritza egokiarekin, tresna hauen bidez lankidetza bultzatu eta era guztiz eraginkorrean lortu daiteke.
Metodologia aktiboa eskatzen dugunean, haurren motibazioa ezinbestekoa da, eta gaur egungo ikasleak motibatzeko, tresna eta aparatu digital eta elektronikoen funtzionamendua guztiz erabilkorra denez, garrantzi handia izan dezaketela esan dezakegu.
Blog-en kasuan adibidez, egindako lan guztiaren prozesua azaltzeko leku perfektuak dira, baita elkarrekin lan egiteko ere. Ikasleetakoren batek bertan galdera bat idatzi eta gainerakoek erantzun dezakete, bai eurek lehendik zekitenarekin eta baita galdera hori irakurri ostean bilatutako informazioarekin. Blog-ak begiratzea liburuak irakurtzea baina entretenigarriagoa gertatzen zaienez ikasleei, bertan parte hartuz eta gainerakoek idatzitakoa irakurriz era interesgarri batean ikasten baitute. 

lunes, 8 de octubre de 2012

Gure aurkezpenari buruzko hausnarketa...

(Hezkuntza teknologikoa mundu teknologizatu batean)


Teknologiak ekarpen asko ekarri ditu hezkuntzan. Batzuk positiboak izan dira eta beste batzuk “negatiboak”. Komatxoekin jarri ditugu, nahiz eta negatiboak izan, garrantzitsuak direla pentsatzen dugulako. Hau da, teknologi berriekin ikuspuntu  oker bat sortu da. Teknologia berriak gure arazo guztiak konponduko dituztela pentsatzen dugu, baina tresnarekin bakarrik ezingo dugu gure helburuak lortu. Hau hobeto ulertzeko hezkuntza eremura eramango dugu. Teknologia berriak geroz eta azkarrago sartzen ari dira eskoletan; baina nahiz eta teorian, proiektu bat aurkeztuta egon  (web 2.0), gero praktikan (geletan) ez da azaltzen. Irakasle askok teknologia berriak erabiltzen dituzte betiko ariketak egiteko, baina hori ez da hezkuntza teknologikoa lantzea. Geletan azaldu beharko zena, metodologia honetara hurbildu beharko zen, hau da, hezkuntza norabide bakarrekoa izan ordez (ikasgaia ikasleetara zuzendua bakarrik), bi norabidekoa izan beharko zen (bai ikaslei eta bai irakasleei zuzendua); teknologia berriekin informazioa aukeratu, antolatu eta jakintza bihurtu behar lukete eta irakasleak gida bezala lan egitea ikasleak bere irakaskuntza eraiki dezan …

Garrantzitsua iruditzen zaigu azpimarratzea, ekarpen negatiboak ezagutzea OSO erabilgarria dela, konturatzen garelako azkenean gauzak teorikoki oso politak ikusten direla baina gero praktiketan jartzerakoan zailak direla. Hezkuntzan hau gertatzen hari da; irakasle askok teknologia berriak sartu dituzte irakasterakoan, baina metodologia berdina erabiltzen dute edukiak lantzeko. Aldatu behar dena METODOLOGIA da, bestela aldatu den bakarra, TRESNA izan da.



domingo, 7 de octubre de 2012

Zaharrak berri...

Aurreko egunean klasean jakinduria digitalaz mintzatu ginen, honen inguruan atera zen galderatako bat honakoa izan zen: Nola aldatu da gure bizitza, gizartea...teknologia digitalak ustekabean sartu zirenetik? Hementxe adibide argi bat...

 
"Eta iritsi zan Einstenek anuntziatu zuen eguna... 



Kafetxo bat hartzen...

Museo batek eskeintzen duen EDERTASUNAZ gozatzen..

 Jatetxean lagunekin batera hitz egiten...         
 

 Zure taldearen partiduan...animatzen?

 Bikotearekin batera ondo pasatzen....









 

Albert Einstein: "Temo el día en que la tecnología sobrepase nuestra humanidad" 


viernes, 5 de octubre de 2012

Hezkuntza teknologikoa mundu teknologizatu batean

Zeintzuk izango litzateke IRAKAS PRAKTIKA ON BATen ezaugarriak?

1. Aktiboa
2. Norabide anitzekoa
3. Ikasleen arteko elkar ekintza bermatzen duena eta edukiak esperimentazioen bidez lantzen dituena.
4. Arazoak proposatzen dituena, umeak ikas dezan: frustrazioa gainditzen, gauzak ez direla nahi dugun guztietan ondo ateratzen, ezta saiatzen garen lehenengoan ere.
5. Kritikotasuna lantzen duena --> nahi dugun gizartea lortu ahal izateko.




Galderak?...Erantzunak

Zer da ikasle digitalak pentsatzen dutena? 

Zeintzuk dira XXI. mendeko ikasleak beharko dituzten konpetentziak?  

Gauzak eginez ikasten bada...zergatik jarraitzen dugu hezkuntza tradizionalean geratuak?

Zer nolako hezkuntza nahi dugu etorkizuneko haurrentzat?

 



Galderak egin ondoren, goazen erantzunak bilatzera...jarraian agertzen den bideoak, gaur egunera eta etorkizunera moldatutako eredu bat aurkezten du: KONEKTIBISMOA




 



Bideoa ikusi ondoren gai izango zinake honako galdera honi erantzuteko, ZERTARAKO DIRA BEHARREZKOAK IRAKASLEAK?

Bideojokoen bideoa...


Oso interesgarria iruditu zaigu ikusitako bideoa. Askotan, helduok bideojokoak erabilgarriak ez direla eta bakarrik, umeek jolasteko balio dutela pentsatzen dugu. Bideojokoen helburua ez da bakarrik haurrak entretenitzea, badaude beste batzuk jolasteaz gain, ikaskuntza bat lantzen dutenak. Azken hauek, aproposak eta interesgarriak iruditzen zaizkigu, eskolan edukiak lantzeko erabiliko diren tresnetariko bat izango direla pentsatzen dugulako. Egia esanda, badaude eskola batzuk erabiltzen hasi direnak baina oraindik ez daude oso landuak.

 Gure ustez, umeek bideojokoen bidez, eduki gehiago barneratuko dituzte. Hau frogatzeko ezagutzen dugun kasu bat kontatuko dugu: bosgarren mailako neska batek, matematikak ez zituen gustuko, oso aspergarriak iruditzen zitzaizkion eta nahiz eta ikasgaia gainditu, edukiak ez zituen barneratzen. Baina seigarren mailara pasa zenean, matematikako irakasleak tresna berri bat erabiltzen hasi zen. Ostiralero, informatikako gelara  joaten ziren eta bideojoko baten bitartez matematikak lantzen zituzten (Pipo eta matematikak). Neskak, bideojokoarekin geroz eta gehiago jolasten zuenean, gehiago interesatzen zitzaizkion matematikak eta edukiak barneratzen zituen. Orain neskak badaki matematikak dibertigarriak izan daitezkeela.

Konklusio batera heldu gara. Kontutan izan beharko genuke bai ikasleen, bai irakasleen interesak; gehienetan, irakasle askok nahiago dute edukiak lantzea modu erosoan (beraiek dakiten moduan), metodo berriekin baino. Irakasleek, teknologia berriei atea irekita utzi behar dizkietela pentsatzen dugu; eta teknologi hauek, metodo tradizionalarekin BATERA NAHASTEA (teknologia berriak bakarrik erabiltzea ez duelako erantzun positiboak ematen, eta ezin dugu irakasleei esfortzu guztiak eskatu; ikasleek ere, erantzunak eman beharko dituzte).

Luxua ala beharra?

 Luxua ala beharra?

Artikulu honetan Appelen azkeneko "jostailu elektronikoaz" mintzatzen da. Baino egun hauetan ez da bakarra izan, egunkari zein berrietan, entzun izan dugu ilera kilometrikoak sortu direla denden ate aurrean, jendeak gauak pasa dituela zain... 

Badirudi mundua eguzkiaren inguruan biratu beharrean orain teknologia berrien inguruan biratzen hasi dela. Egun, azkenetariko smarthphona ez daukan gazteak zaila dauka kuadrilaren topaketetaz enteratzeko edo facebook-ean egindako azkenengo eguneratzeaz jakiteko. 


Baina galdera izango litzateke, gai izango ginateke mobil, smartphone, tablet, etab-rrik gabe bizitzeko? Nahia da ala behar beharrezkoak zaizkigu teknologia digitalak? ( Ni dakidala telefono batek oraindik ez du elikatzeko ahalmenik, baino zeinek daki) Gizarte teknofiliko batean bihurtu gara? Ez al daude gauza garrantzitsuagoak gure bizitzan?




ESKOLA 2.0

Eskola 2.0 -ren aurkezpenaz hitz egin ostean, hainbat ezaugarri argitu genituen. Izan ere, web 2.0ak ekarri dituen abantailak eta desabantailetaz aritu ginen hizketan.
Lehenik eta behin, web 1.0 eta 2.0 ren arteko ezberdintasunak eta aurrerapenez eztabaidatu genuen. Web 2.0ren bitartez, ikasleak aktiboak egin dira, hezkuntza era konstruktibo batean, beraiek eraiki behar dute eta ez lehenago egiten zen bezala. Lehen, irakaslea zen protagonista eta liburuekin batera, irakasleak eta liburuen zihoten guztia ondo zegoen eta beraz, bertatik ikasten zen.

Orain, aldiz, irakaslea orientatzaile gisa dago, haurrari gidatzen dio bere hezkuntzan zehar. Eskola 2.0ren ustez, haur bakoitzak ordenagailu bat du, eta irakasleak proiektore batez erakusten die ikasleei bere portatila erabiliaz. Honela, haurren motibazioa garatuz joan da, garai honetan, haurrek infomazio ugari dute nonahi, eta informazioa hori ordenatzen  lagundu behar diegu.
Lehenoko iturria entziklopedia edota hiztegia zen, aldiz orain, edozein momentutan informazio ezberdina aurki dezakezu, Baina eskola 2.0k nahiz eta abantaila asko izan, baditu bere desabantailak ere. Izan ere, hainbeste materia dagoen emateko eta horrenbeste teknologia ari den garatzen ikastetxeetan, ezen  pedagogiak beheruntz egin baitu.

Dakigun bezala, ikasle batentzat, hezkuntza prozesu osoa jaso dezan bai ezaguera materialak baita ezaguera pedagogiko batzuk eduki behar ditu, eta eskola 2.0 ren bitartez, hezkuntzak bere balantza galtzen du. Gainera esan behar dugu, hezkuntza tradizionalaren oinarrian jarraitzen dugula nahiz eta teknologia gehiago irakurri, hortaz ez dugu askatasun askorik aldaketetarako.

  Irakasleok, nolabait hezkuntza eta teknologiari lotuak aurkitzen gara eta hezkuntza eta haurren ikaskuntza prozesua benetan aldatu nahi badugu oinarri hori ere eraldatu beharra dago, bestela ezingo dugu 180ºko birarik eman. Hala nola, bi hezkuntza prozesuen bateraketa egitea beharrezkoa litzateke hezkuntza prozesu egoki bat lortu ahal izateko.

Konpetentzia dijitala eta informazionala eskolan.

Teknografia



Teknografia honekin lanean hasi ginenean ez genekien zihur egin behar zer zen egin behar genuena, ezta bidean zer topatuko genuen ere. Hainbat gairekin lan egitea pentsatu genuen, baina teknologiak guk uste dugunetik askoz urrutirago iristen direla ikusita, zerbait ezberdina probatzea erabaki eta kafe makinei buruzko teknografia bat egitea pentsatu genuen.

Honekin lanean ari ginelarik, kafe makinei buruz guk uste genuena baina askoz gehiago ikasi genuen, baina aldi berean, urte ezberdinetako makinei buruz informatzen ginen bitartean gizartean eman diren aldaketei buruz ikasten joan ginen.

Orokorrean oso proiektu intereasgarria iruditu zaigu, eta nahiz eta tarteka neketsua izan den, ikasteko era interesgarria dela iruditu zaigu teknografiekin lan egitea.





viernes, 21 de septiembre de 2012

Interesgarria iruditu zaigun artikulu bat...



Un menor de edad, ajeno a esta información, realiza una llamada a través de su terminal de telefonía móvil.El Ararteko alerta del riesgo del abuso en el empleo del móvil por parte de menores

El uso descontrolado de las nuevas tecnologías amenaza con provocar el aislamiento de los jóvenes
Axier burdain - Viernes, 21 de Septiembre de 2012 

          Donostia. Las pantallas, independientemente de su tamaño, transmiten imágenes y estas, a su vez, se convierten en ideas en la mente del receptor. Los menores de edad resultan especialmente sensibles a estos mensajes y, según un informe elaborado por el Ararteko, el empleo indiscriminado de las nuevas tecnologías por parte de este colectivo no siempre tiene un final feliz. En una época en la que las nuevas formas de comunicación se perfilan como un arma de doble filo en caso de ser mal empleadas, el Ararteko advierte de que el 6% de los menores de 12 años se ha sentido acosado sexualmente en alguna ocasión y que en dicha situación se ha empleado algún tipo de dispositivo digital. Entre el alumnado de la ESO, el porcentaje de víctimas se eleva al 18%.
"Un uso inadecuado y descontrolado del móvil puede originar situaciones problemáticas como el ciberbullying", advierte el Ararteko en su informe La Transmisión de Valores a Menores. La persecución puede adoptar diversas formas, que abarcan desde el acoso sexual a través del móvil, el desprestigio en la Red, el envío de mensajes amenazantes o el fenómeno denominado happy slapping, consistente en agredir violentamente a alguien y grabarlo con el teléfono para, posteriormente, difundir el vídeo por Internet. Además de estos riesgos, la oficina del defensor vasco subraya que un empleo indiscriminado de este tipo de aparatos, cada vez más de moda entre los adolescentes, "puede originar en los menores una excesiva influencia hacia la persuasión al juego y al consumo, al mantenimiento de conversaciones con personas desconocidas y a la recepción de material pornográfico".

        Las cifras avalan los temores del Ararteko, ya que el 72% de los menores encuestados confirma haber recibido mensajes en los que se le invita a participar en sorteos o juegos de azar tipo casino. El 9% afirma haberse convertido en receptor de imágenes pornográficas en su móvil y, en este mismo sentido, el informe destaca sin cuantificar que cada vez se detectan más casos de víctimas de agresiones virtuales.
A pesar de que la recopilación de datos se llevó a cabo justo antes de que el Whatsapp y las redes sociales tomaran el control de los dispositivos de telefonía móvil, los adolescentes encuestados ya revelaban que, salvo en contadas ocasiones, no empleaban el aparato como teléfono. El envío de mensajes cortos era ya la función más socorrida y solo el 9% del alumnado de 6º de Primaria que disponía de móvil lo empleaba casi diariamente para realizar llamadas. En Secundaria, esta misma tasa se elevaba hasta el 25%.

       De forma paralela, los artilugios móviles se han revelado como una importante herramienta de ocio. Además de los consabidos chats, los jóvenes los emplean como plataforma para jugar a videojuegos y también para intercambiar imágenes y vídeos online. En este sentido, el informe publicado por el Ararteko subraya que si bien el móvil, la televisión, Internet y los videojuegos "son medios que ayudan a mantener las relaciones interpersonales" y que, por tanto, "ayudan a socializarse", también encierran riesgos.

       Si la entrega de dispositivos no va acompañada de la educación adecuada, los usuarios pueden convertirse en víctimas de la "pantallización", un fenómeno consistente en distorsionar el mundo real hasta adecuarlo al formato de una pantalla, independientemente de su tamaño. Este comportamiento, de acuerdo con las apreciaciones contenidas en el informe de la oficina, puede llevar a que lo malo parezca menos malo a ojos de los "adolescentes criados en la cultura de la imagen, acostumbrados a grabarlo todo, hacer fotos y enviar SMS". En otras palabras, el estudio establece que "el empleo abusivo del móvil, así como de otras tecnologías, puede dar lugar a una adicción y, en consecuencia, a un aislamiento permanente".
         Aunque la situación que se da en nuestro entorno no es equiparable a la de otros países, el aislamiento al que el análisis hace referencia puede desembocar en un encerramiento del menor en su habitación para, desde allí, poder interactuar libremente con sus aparatos electrónicos. A esta situación, aún infrecuente en la CAV, se le denomina bedroom culture y ya es objeto de estudio en algunas investigaciones sociológicas.
La conversión del dormitorio juvenil en una suerte de santuario en el que los adultos no tienen cabida hace de este espacio un territorio privado en el que "la televisión, la música y el ordenador compiten y comparten la atención de los jóvenes". "El acceso a Internet y el teléfono móvil -añade el documento-, se constituyen en medios para mantener los vínculos con sus amigos en la distancia y la soledad de su cuarto".
A juicio del Ararteko, la solución a este complejo problema se encuentra en la Declaración sobre la educación de los Medios promulgada por la Unesco en 1982, en la que se subraya la importancia que la escuela y la familia tienen "en la asunción de la responsabilidad de preparar a los jóvenes para vivir en un mundo dominado por las imágenes, las palabras y el sonido".






Klasean hainbestetan aipatu bezala, teknologia berriak eta digitalak ez dira ez onak ez txarrak, guk beraiekin egiten dugun erabilera da azkenean garrantzitsua. Artikuluan agertzen du gazte eta umeen eguneroko "ogia" direla teknologiak eta askotan hauek ematen dioten erabilera ez da egokiena izaten. Arazo nagusien artean, gazteen arteko mehatsuak, "jokora" indukzioa ( publizitate ezberdinen bonbardaketari esker) eta adikzioarekin batera isolamendua. Gaur egungo gizartean, teknologia berrien erabilera sozializatzeko modu ohikoena da, beraz ez dugu uste hauen erabilera debekatu behar denik, bai ordea ardura eta kritikotasun ikuspuntu bat lantzen gazteekin. 

Como librarse de los jetas y los pasotas.

Artikulu hau oso interesgarria iruditu zaigu testuarekin identifikatuta sentitu garelako eta  horrelako egoerak bizi izan ditugunean nola erreakzionatu jakin ez dugunez, horrelako zerbait eskura izatea erabilgarria iruditu zaigulako.

Taldeen barruan hasieratik rol ezberdinak finkatzen dira eta gerora rol hauek aldatzea zaila izaten denez "jeta"k aprobretxatu egiten dira egoera hauetaz. Rol ezberdin horiek taldekide bakoitzaren pertsonalitatearen eta jarreraren araberakoak izaten dira baina egia da ere talde ezberdinetan egotean pertsona berdinak rol ezberdinak izatea gerta daitekeela.

Baina egia da pausu hauek jarraitzeko esatea erraza dela, baina praktikan jartzeko orduan zaila gertatzen da hauek errealitatera ekartzea. Horregatik, nahiz eta oso interesgarria iruditzen zaigun arren, ez dakigu zenbateraino erabiliko dugun informazio hau gerora.


 Gaiari humore pixka bat emateko:



lunes, 17 de septiembre de 2012

Konpetentzia digitala

TPACK

Gaur egungo eskoletan, geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari da arlo digitala,
hortaz, irakasleek konpetentzia digitala menderatzea beharrezkoa dute. Horretarako
hiru ezagutza moten bateratzea komeni da; hala nola: edukiena, pedagogikoena eta
teknologikoena. Irakasle moten arabera ezagutza bakoitzaren garrantzia aldatuz joango da.
Lehen hezkuntzari dagokionez, hirurak nahiko orekatuak daude, batxillergoan aldiz edukien
arloa izango da garrantzi gehien duena.

Bestalde, ez dugu ahaztu behar, ikasleak direla garrantzitsuenak (“alumnocrático”)
eta ez ordea erabili beharreko tresna teknologikoa (“tecnocrático”). Beraz, irakasle bat aditua
izateko, teknologiak eskeintzen dizkion abantailez baliatzen jakin behar du irakasterako garaian
eta ez alderantziz, hau da, teknologiak ez gaitu mugatu behar.


Eta jarraian, Judi Harris berak TPACK-az inguruan mintzatzen den bideo oso interesgarria...