viernes, 5 de octubre de 2012

Bideojokoen bideoa...


Oso interesgarria iruditu zaigu ikusitako bideoa. Askotan, helduok bideojokoak erabilgarriak ez direla eta bakarrik, umeek jolasteko balio dutela pentsatzen dugu. Bideojokoen helburua ez da bakarrik haurrak entretenitzea, badaude beste batzuk jolasteaz gain, ikaskuntza bat lantzen dutenak. Azken hauek, aproposak eta interesgarriak iruditzen zaizkigu, eskolan edukiak lantzeko erabiliko diren tresnetariko bat izango direla pentsatzen dugulako. Egia esanda, badaude eskola batzuk erabiltzen hasi direnak baina oraindik ez daude oso landuak.

 Gure ustez, umeek bideojokoen bidez, eduki gehiago barneratuko dituzte. Hau frogatzeko ezagutzen dugun kasu bat kontatuko dugu: bosgarren mailako neska batek, matematikak ez zituen gustuko, oso aspergarriak iruditzen zitzaizkion eta nahiz eta ikasgaia gainditu, edukiak ez zituen barneratzen. Baina seigarren mailara pasa zenean, matematikako irakasleak tresna berri bat erabiltzen hasi zen. Ostiralero, informatikako gelara  joaten ziren eta bideojoko baten bitartez matematikak lantzen zituzten (Pipo eta matematikak). Neskak, bideojokoarekin geroz eta gehiago jolasten zuenean, gehiago interesatzen zitzaizkion matematikak eta edukiak barneratzen zituen. Orain neskak badaki matematikak dibertigarriak izan daitezkeela.

Konklusio batera heldu gara. Kontutan izan beharko genuke bai ikasleen, bai irakasleen interesak; gehienetan, irakasle askok nahiago dute edukiak lantzea modu erosoan (beraiek dakiten moduan), metodo berriekin baino. Irakasleek, teknologia berriei atea irekita utzi behar dizkietela pentsatzen dugu; eta teknologi hauek, metodo tradizionalarekin BATERA NAHASTEA (teknologia berriak bakarrik erabiltzea ez duelako erantzun positiboak ematen, eta ezin dugu irakasleei esfortzu guztiak eskatu; ikasleek ere, erantzunak eman beharko dituzte).

No hay comentarios:

Publicar un comentario