lunes, 8 de octubre de 2012

Gure aurkezpenari buruzko hausnarketa...

(Hezkuntza teknologikoa mundu teknologizatu batean)


Teknologiak ekarpen asko ekarri ditu hezkuntzan. Batzuk positiboak izan dira eta beste batzuk “negatiboak”. Komatxoekin jarri ditugu, nahiz eta negatiboak izan, garrantzitsuak direla pentsatzen dugulako. Hau da, teknologi berriekin ikuspuntu  oker bat sortu da. Teknologia berriak gure arazo guztiak konponduko dituztela pentsatzen dugu, baina tresnarekin bakarrik ezingo dugu gure helburuak lortu. Hau hobeto ulertzeko hezkuntza eremura eramango dugu. Teknologia berriak geroz eta azkarrago sartzen ari dira eskoletan; baina nahiz eta teorian, proiektu bat aurkeztuta egon  (web 2.0), gero praktikan (geletan) ez da azaltzen. Irakasle askok teknologia berriak erabiltzen dituzte betiko ariketak egiteko, baina hori ez da hezkuntza teknologikoa lantzea. Geletan azaldu beharko zena, metodologia honetara hurbildu beharko zen, hau da, hezkuntza norabide bakarrekoa izan ordez (ikasgaia ikasleetara zuzendua bakarrik), bi norabidekoa izan beharko zen (bai ikaslei eta bai irakasleei zuzendua); teknologia berriekin informazioa aukeratu, antolatu eta jakintza bihurtu behar lukete eta irakasleak gida bezala lan egitea ikasleak bere irakaskuntza eraiki dezan …

Garrantzitsua iruditzen zaigu azpimarratzea, ekarpen negatiboak ezagutzea OSO erabilgarria dela, konturatzen garelako azkenean gauzak teorikoki oso politak ikusten direla baina gero praktiketan jartzerakoan zailak direla. Hezkuntzan hau gertatzen hari da; irakasle askok teknologia berriak sartu dituzte irakasterakoan, baina metodologia berdina erabiltzen dute edukiak lantzeko. Aldatu behar dena METODOLOGIA da, bestela aldatu den bakarra, TRESNA izan da.



domingo, 7 de octubre de 2012

Zaharrak berri...

Aurreko egunean klasean jakinduria digitalaz mintzatu ginen, honen inguruan atera zen galderatako bat honakoa izan zen: Nola aldatu da gure bizitza, gizartea...teknologia digitalak ustekabean sartu zirenetik? Hementxe adibide argi bat...

 
"Eta iritsi zan Einstenek anuntziatu zuen eguna... 



Kafetxo bat hartzen...

Museo batek eskeintzen duen EDERTASUNAZ gozatzen..

 Jatetxean lagunekin batera hitz egiten...         
 

 Zure taldearen partiduan...animatzen?

 Bikotearekin batera ondo pasatzen....









 

Albert Einstein: "Temo el día en que la tecnología sobrepase nuestra humanidad" 


viernes, 5 de octubre de 2012

Hezkuntza teknologikoa mundu teknologizatu batean

Zeintzuk izango litzateke IRAKAS PRAKTIKA ON BATen ezaugarriak?

1. Aktiboa
2. Norabide anitzekoa
3. Ikasleen arteko elkar ekintza bermatzen duena eta edukiak esperimentazioen bidez lantzen dituena.
4. Arazoak proposatzen dituena, umeak ikas dezan: frustrazioa gainditzen, gauzak ez direla nahi dugun guztietan ondo ateratzen, ezta saiatzen garen lehenengoan ere.
5. Kritikotasuna lantzen duena --> nahi dugun gizartea lortu ahal izateko.




Galderak?...Erantzunak

Zer da ikasle digitalak pentsatzen dutena? 

Zeintzuk dira XXI. mendeko ikasleak beharko dituzten konpetentziak?  

Gauzak eginez ikasten bada...zergatik jarraitzen dugu hezkuntza tradizionalean geratuak?

Zer nolako hezkuntza nahi dugu etorkizuneko haurrentzat?

 



Galderak egin ondoren, goazen erantzunak bilatzera...jarraian agertzen den bideoak, gaur egunera eta etorkizunera moldatutako eredu bat aurkezten du: KONEKTIBISMOA




 



Bideoa ikusi ondoren gai izango zinake honako galdera honi erantzuteko, ZERTARAKO DIRA BEHARREZKOAK IRAKASLEAK?

Bideojokoen bideoa...


Oso interesgarria iruditu zaigu ikusitako bideoa. Askotan, helduok bideojokoak erabilgarriak ez direla eta bakarrik, umeek jolasteko balio dutela pentsatzen dugu. Bideojokoen helburua ez da bakarrik haurrak entretenitzea, badaude beste batzuk jolasteaz gain, ikaskuntza bat lantzen dutenak. Azken hauek, aproposak eta interesgarriak iruditzen zaizkigu, eskolan edukiak lantzeko erabiliko diren tresnetariko bat izango direla pentsatzen dugulako. Egia esanda, badaude eskola batzuk erabiltzen hasi direnak baina oraindik ez daude oso landuak.

 Gure ustez, umeek bideojokoen bidez, eduki gehiago barneratuko dituzte. Hau frogatzeko ezagutzen dugun kasu bat kontatuko dugu: bosgarren mailako neska batek, matematikak ez zituen gustuko, oso aspergarriak iruditzen zitzaizkion eta nahiz eta ikasgaia gainditu, edukiak ez zituen barneratzen. Baina seigarren mailara pasa zenean, matematikako irakasleak tresna berri bat erabiltzen hasi zen. Ostiralero, informatikako gelara  joaten ziren eta bideojoko baten bitartez matematikak lantzen zituzten (Pipo eta matematikak). Neskak, bideojokoarekin geroz eta gehiago jolasten zuenean, gehiago interesatzen zitzaizkion matematikak eta edukiak barneratzen zituen. Orain neskak badaki matematikak dibertigarriak izan daitezkeela.

Konklusio batera heldu gara. Kontutan izan beharko genuke bai ikasleen, bai irakasleen interesak; gehienetan, irakasle askok nahiago dute edukiak lantzea modu erosoan (beraiek dakiten moduan), metodo berriekin baino. Irakasleek, teknologia berriei atea irekita utzi behar dizkietela pentsatzen dugu; eta teknologi hauek, metodo tradizionalarekin BATERA NAHASTEA (teknologia berriak bakarrik erabiltzea ez duelako erantzun positiboak ematen, eta ezin dugu irakasleei esfortzu guztiak eskatu; ikasleek ere, erantzunak eman beharko dituzte).

Luxua ala beharra?

 Luxua ala beharra?

Artikulu honetan Appelen azkeneko "jostailu elektronikoaz" mintzatzen da. Baino egun hauetan ez da bakarra izan, egunkari zein berrietan, entzun izan dugu ilera kilometrikoak sortu direla denden ate aurrean, jendeak gauak pasa dituela zain... 

Badirudi mundua eguzkiaren inguruan biratu beharrean orain teknologia berrien inguruan biratzen hasi dela. Egun, azkenetariko smarthphona ez daukan gazteak zaila dauka kuadrilaren topaketetaz enteratzeko edo facebook-ean egindako azkenengo eguneratzeaz jakiteko. 


Baina galdera izango litzateke, gai izango ginateke mobil, smartphone, tablet, etab-rrik gabe bizitzeko? Nahia da ala behar beharrezkoak zaizkigu teknologia digitalak? ( Ni dakidala telefono batek oraindik ez du elikatzeko ahalmenik, baino zeinek daki) Gizarte teknofiliko batean bihurtu gara? Ez al daude gauza garrantzitsuagoak gure bizitzan?




ESKOLA 2.0

Eskola 2.0 -ren aurkezpenaz hitz egin ostean, hainbat ezaugarri argitu genituen. Izan ere, web 2.0ak ekarri dituen abantailak eta desabantailetaz aritu ginen hizketan.
Lehenik eta behin, web 1.0 eta 2.0 ren arteko ezberdintasunak eta aurrerapenez eztabaidatu genuen. Web 2.0ren bitartez, ikasleak aktiboak egin dira, hezkuntza era konstruktibo batean, beraiek eraiki behar dute eta ez lehenago egiten zen bezala. Lehen, irakaslea zen protagonista eta liburuekin batera, irakasleak eta liburuen zihoten guztia ondo zegoen eta beraz, bertatik ikasten zen.

Orain, aldiz, irakaslea orientatzaile gisa dago, haurrari gidatzen dio bere hezkuntzan zehar. Eskola 2.0ren ustez, haur bakoitzak ordenagailu bat du, eta irakasleak proiektore batez erakusten die ikasleei bere portatila erabiliaz. Honela, haurren motibazioa garatuz joan da, garai honetan, haurrek infomazio ugari dute nonahi, eta informazioa hori ordenatzen  lagundu behar diegu.
Lehenoko iturria entziklopedia edota hiztegia zen, aldiz orain, edozein momentutan informazio ezberdina aurki dezakezu, Baina eskola 2.0k nahiz eta abantaila asko izan, baditu bere desabantailak ere. Izan ere, hainbeste materia dagoen emateko eta horrenbeste teknologia ari den garatzen ikastetxeetan, ezen  pedagogiak beheruntz egin baitu.

Dakigun bezala, ikasle batentzat, hezkuntza prozesu osoa jaso dezan bai ezaguera materialak baita ezaguera pedagogiko batzuk eduki behar ditu, eta eskola 2.0 ren bitartez, hezkuntzak bere balantza galtzen du. Gainera esan behar dugu, hezkuntza tradizionalaren oinarrian jarraitzen dugula nahiz eta teknologia gehiago irakurri, hortaz ez dugu askatasun askorik aldaketetarako.

  Irakasleok, nolabait hezkuntza eta teknologiari lotuak aurkitzen gara eta hezkuntza eta haurren ikaskuntza prozesua benetan aldatu nahi badugu oinarri hori ere eraldatu beharra dago, bestela ezingo dugu 180ºko birarik eman. Hala nola, bi hezkuntza prozesuen bateraketa egitea beharrezkoa litzateke hezkuntza prozesu egoki bat lortu ahal izateko.

Konpetentzia dijitala eta informazionala eskolan.

Teknografia



Teknografia honekin lanean hasi ginenean ez genekien zihur egin behar zer zen egin behar genuena, ezta bidean zer topatuko genuen ere. Hainbat gairekin lan egitea pentsatu genuen, baina teknologiak guk uste dugunetik askoz urrutirago iristen direla ikusita, zerbait ezberdina probatzea erabaki eta kafe makinei buruzko teknografia bat egitea pentsatu genuen.

Honekin lanean ari ginelarik, kafe makinei buruz guk uste genuena baina askoz gehiago ikasi genuen, baina aldi berean, urte ezberdinetako makinei buruz informatzen ginen bitartean gizartean eman diren aldaketei buruz ikasten joan ginen.

Orokorrean oso proiektu intereasgarria iruditu zaigu, eta nahiz eta tarteka neketsua izan den, ikasteko era interesgarria dela iruditu zaigu teknografiekin lan egitea.