lunes, 19 de noviembre de 2012

WEB 2.0 tresnek, lankidetzako jardunak ahalbidetzen dituzte? Sustatzen dituzte? Oztopatzen? Zenbaterainoko garrantzia izan dezakete metodologia aktiboagoa bideratzeko?


Web 2.0ko tresnek lankidetzako jardunak ahalbidetzen dituzte, izan ere, zenbat eta informazio gehiago egon webaren barnean, zenbat eta gehiago sailkatu behar da infomazio hori. Gai bakoitzarentzat informazio anitza dugu. Horregatik, tresna hauek metodologiaren barne sartuz gero, errazagoa izango da bai lankidetza sustatzea baita haurren motibazioa garatzea ere, esaterako. Haurrak talde txikietan jarriz eta beraien kabuz informazioa bilatu ondoren, beraien artean, testuak eraikiz sor dezakegu lankidetza.
 Eta Bloga zertarako??
Blogaren erabilerak lankidetza erabat ahalbidetzen du eta beraz, gelakideen arteko kooperazioa garatu. Blog batean, gai bati buruzko testu, datu…informazioa idatz daiteke kooperatiboki, talde txikietan. Honela, taldekideek beraien ikaskuntza prozesua beraien artean eraiki dezakete beraien kabuz informazioa aurkituz, aukeratuz eta ondoren testu baten bidez blogean txertatuz azkenik, beste edonork irakur dezan.

jueves, 15 de noviembre de 2012

WEB 2.0 tresnek, lankidetzako jardunak ahalbidetzen dituzte? Sustatzen dituzte? Oztopatzen? Zenbaterainoko garrantzia izan dezakete metodologia aktiboagoa bideratzeko?


Aste hauetan egindako lan batzuetan aipatu dudan bezala, web 2.0 tresnek lankidetza ikaskuntza ahalbidetzen dute. Teknologi berriek eskaintzen dizkiguten aukera berriekin, lankidetza jarduerak aurrera eramateko erraztasun gehiago daukagu (lankidetzan oinarritutako ekintzak sustatu).
IKT-ak, eskoletan lan egiteko eta ikasteko moduak aldatu dituzte, metodologi berri bat aurrera eramanez. Metodologi berri hau aktiboagoa da, ikasleak nahiz irakasleak gelako protagonistak izaten dira (irakasleak gutxiago). Irakasleak gelan lantzeko ariketak prestatzerakoan, ikasleen interesak kontutan hartuko ditu eta beraiek proposaturiko jarduerak  landuko dituzte, irakasleak proposaturikoekin batera. Haurrekin egunerokotasuneko gatazkak jorratuko dira, guztien iritziak eta ezagutzak lantzeko. Beraz, lankidetza ikaskuntza aurrera eramatea izango litzake irakasleen lana.
Metodologia honen helburu garrantzitsuenetakoak Ikasleak bere kabuz pentsatzea eta eguneroko bizitzan kritikoak  izaten ikastea izango litzake, elkarlana eta parte hartzearen sustapenarekin batera. IKT-ek garrantzi handia dute metodologia aktibo honetan, izan ere,  eskaintzen dizkiguten tresnak oso baliagarriak dira landu beharreko edukiak bereganatzeko eta lan egiteko, blogak adibidez.
Blogak, lan egiteko eta ikasteko, hezkuntza tresna onak dira. Talde-lana eta parte hartzea sustatzen dute, ikasleei beraien artean informazioa partekatzeko eta lan egiteko aukera emanez (informazioa argitaratzeko aukera). Ikasleen arteko harremanak ere indartzen ditu, taldean lan egiten dutelako eta bakoitzaren iritzia ezagutu dezaketelako. Blogak ikasleen zalantzak argitzeko ere baliogarria izaten da.
Bestalde, ikasle bakoitzak blogaren diseinua nahi duen moduan antolatu dezake. Horrela, haurrek bere irudimena lantzen dute, teknologia berrien erabilpenaren bidez.
Web 2.0 tresnek lankidetza jardunak ahalbidetzen dutela badakigu, hortaz, gelditzen zaiguna, ikasterakoan nahiz irakasterakoan  tresna digitalak era egokian erabiltzea izango litzake.

IKTak eta lankidetza ikaskuntza



 HAUSNARKETAREN ONDORIOAK: KONPARTITU

Nire ustez web 2.0 tresnek lankidetzako jardunak ahalbidetu ditzakete, izan ere hauen ezaugarrietako bat lankidetza baita. Hala ere, azpimarratzekoa da, nahiz eta tresnak berak lankidetza sortzeko edo errazteko ezaugarriak bete,  berak bakarrik ez ditu sortuko. Irakaslea, erabiltzen duen metodologiaren arabera izango da jarduera modu batean edo bestean. Adibide bat jartzearren: Blog  bat klasean landutako testuak kopiatzeko erabiltzen bada soilik ez genuke esango lankidetza oztopatzen duenik, baino ezta sustatzen ere. Bestalde, irakasleak klasean lantzen ari diren gaiaren inguruan taldeka sortutako testu bat zintzilikatzeko erabiltzen badu eta horretaz aparte argazkiak edo bideok txertatzea aukera ematen badu, orduan,  lankidetza sustatzen duen jarduera bat burutzen ari direla esan daiteke. Ikusten dugunez, tresna hauek metodologia aktiboaren eragileak izan daitezke, beti ere ikaslea protagonista dutelarik.

Blogaren gaiari eutsiz, aitortuko dut hasiera batean ez nintzala hauen jarraitzailea sutsua, ezjakintasunaren erruz segur aski. Denborarekin ordea, konturatu nahiz oso tresna erabilgarria  izan daitekeela.  Klasearen testuinguruan kokatuz, hainbat modutan aprobetxatu dezakegu, irakasgaia edozein izanda ere: ikas-prozesuaren eguneroko moduan, landutako gaiaren inguruko laburpena osatzeko, aurre ideien eta dudak argitzeko gune bezala, etab. Bestalde, umeek bakarka edo taldeka aritzeko aukera dute, blogaren bidez beraien arteko elkar eragitea sustatuz.

Esperientzia pertsonal moduan, aurtengo blogarekin, iaz baino gehiago disfrutatu dut, gaia zehatzagoa eta ez hain abstraktua zelako agian. Taldeka aritzean, elkarren artean ados jartzeko eta lan egiteko aukera eman digu, bestalde, kide bakoitzaren ekarpenak bloga aberatsagoa egitea lagundu du. Klasean landutakoa, blog-etan era batera edo bestera ikustea erabilgarria iruditzen zait, izan ere, ikasitakoa errepasatzeko eta eskura edukitzeko aukera bikaina da.




jueves, 8 de noviembre de 2012

IKTak eta Lankidetza Ikaskuntza


WEB 2.0a lankidetzan oinarritua egonik, bertan erabilitako tresnek guztiz bultatzen dute lankidetza. Tresna hauek digitalki erabiltzen diren arren, ikasleek elkarrekin lan egin behar dute eta era guztietan lankidetza bultzatzen da, ezinezkoa da wiki bat osaturik egotea pertsona bakarra bada bertan idazten duena, edo edozein lan guztiz ongi eta errebisatuta egotea elkarrekin osatu ezean. Ikasleen parte-hartzearekin eta irakaslearen gidaritza egokiarekin, tresna hauen bidez lankidetza bultzatu eta era guztiz eraginkorrean lortu daiteke.
Metodologia aktiboa eskatzen dugunean, haurren motibazioa ezinbestekoa da, eta gaur egungo ikasleak motibatzeko, tresna eta aparatu digital eta elektronikoen funtzionamendua guztiz erabilkorra denez, garrantzi handia izan dezaketela esan dezakegu.
Blog-en kasuan adibidez, egindako lan guztiaren prozesua azaltzeko leku perfektuak dira, baita elkarrekin lan egiteko ere. Ikasleetakoren batek bertan galdera bat idatzi eta gainerakoek erantzun dezakete, bai eurek lehendik zekitenarekin eta baita galdera hori irakurri ostean bilatutako informazioarekin. Blog-ak begiratzea liburuak irakurtzea baina entretenigarriagoa gertatzen zaienez ikasleei, bertan parte hartuz eta gainerakoek idatzitakoa irakurriz era interesgarri batean ikasten baitute. 

lunes, 8 de octubre de 2012

Gure aurkezpenari buruzko hausnarketa...

(Hezkuntza teknologikoa mundu teknologizatu batean)


Teknologiak ekarpen asko ekarri ditu hezkuntzan. Batzuk positiboak izan dira eta beste batzuk “negatiboak”. Komatxoekin jarri ditugu, nahiz eta negatiboak izan, garrantzitsuak direla pentsatzen dugulako. Hau da, teknologi berriekin ikuspuntu  oker bat sortu da. Teknologia berriak gure arazo guztiak konponduko dituztela pentsatzen dugu, baina tresnarekin bakarrik ezingo dugu gure helburuak lortu. Hau hobeto ulertzeko hezkuntza eremura eramango dugu. Teknologia berriak geroz eta azkarrago sartzen ari dira eskoletan; baina nahiz eta teorian, proiektu bat aurkeztuta egon  (web 2.0), gero praktikan (geletan) ez da azaltzen. Irakasle askok teknologia berriak erabiltzen dituzte betiko ariketak egiteko, baina hori ez da hezkuntza teknologikoa lantzea. Geletan azaldu beharko zena, metodologia honetara hurbildu beharko zen, hau da, hezkuntza norabide bakarrekoa izan ordez (ikasgaia ikasleetara zuzendua bakarrik), bi norabidekoa izan beharko zen (bai ikaslei eta bai irakasleei zuzendua); teknologia berriekin informazioa aukeratu, antolatu eta jakintza bihurtu behar lukete eta irakasleak gida bezala lan egitea ikasleak bere irakaskuntza eraiki dezan …

Garrantzitsua iruditzen zaigu azpimarratzea, ekarpen negatiboak ezagutzea OSO erabilgarria dela, konturatzen garelako azkenean gauzak teorikoki oso politak ikusten direla baina gero praktiketan jartzerakoan zailak direla. Hezkuntzan hau gertatzen hari da; irakasle askok teknologia berriak sartu dituzte irakasterakoan, baina metodologia berdina erabiltzen dute edukiak lantzeko. Aldatu behar dena METODOLOGIA da, bestela aldatu den bakarra, TRESNA izan da.



domingo, 7 de octubre de 2012

Zaharrak berri...

Aurreko egunean klasean jakinduria digitalaz mintzatu ginen, honen inguruan atera zen galderatako bat honakoa izan zen: Nola aldatu da gure bizitza, gizartea...teknologia digitalak ustekabean sartu zirenetik? Hementxe adibide argi bat...

 
"Eta iritsi zan Einstenek anuntziatu zuen eguna... 



Kafetxo bat hartzen...

Museo batek eskeintzen duen EDERTASUNAZ gozatzen..

 Jatetxean lagunekin batera hitz egiten...         
 

 Zure taldearen partiduan...animatzen?

 Bikotearekin batera ondo pasatzen....









 

Albert Einstein: "Temo el día en que la tecnología sobrepase nuestra humanidad"