jueves, 15 de noviembre de 2012

IKTak eta lankidetza ikaskuntza



 HAUSNARKETAREN ONDORIOAK: KONPARTITU

Nire ustez web 2.0 tresnek lankidetzako jardunak ahalbidetu ditzakete, izan ere hauen ezaugarrietako bat lankidetza baita. Hala ere, azpimarratzekoa da, nahiz eta tresnak berak lankidetza sortzeko edo errazteko ezaugarriak bete,  berak bakarrik ez ditu sortuko. Irakaslea, erabiltzen duen metodologiaren arabera izango da jarduera modu batean edo bestean. Adibide bat jartzearren: Blog  bat klasean landutako testuak kopiatzeko erabiltzen bada soilik ez genuke esango lankidetza oztopatzen duenik, baino ezta sustatzen ere. Bestalde, irakasleak klasean lantzen ari diren gaiaren inguruan taldeka sortutako testu bat zintzilikatzeko erabiltzen badu eta horretaz aparte argazkiak edo bideok txertatzea aukera ematen badu, orduan,  lankidetza sustatzen duen jarduera bat burutzen ari direla esan daiteke. Ikusten dugunez, tresna hauek metodologia aktiboaren eragileak izan daitezke, beti ere ikaslea protagonista dutelarik.

Blogaren gaiari eutsiz, aitortuko dut hasiera batean ez nintzala hauen jarraitzailea sutsua, ezjakintasunaren erruz segur aski. Denborarekin ordea, konturatu nahiz oso tresna erabilgarria  izan daitekeela.  Klasearen testuinguruan kokatuz, hainbat modutan aprobetxatu dezakegu, irakasgaia edozein izanda ere: ikas-prozesuaren eguneroko moduan, landutako gaiaren inguruko laburpena osatzeko, aurre ideien eta dudak argitzeko gune bezala, etab. Bestalde, umeek bakarka edo taldeka aritzeko aukera dute, blogaren bidez beraien arteko elkar eragitea sustatuz.

Esperientzia pertsonal moduan, aurtengo blogarekin, iaz baino gehiago disfrutatu dut, gaia zehatzagoa eta ez hain abstraktua zelako agian. Taldeka aritzean, elkarren artean ados jartzeko eta lan egiteko aukera eman digu, bestalde, kide bakoitzaren ekarpenak bloga aberatsagoa egitea lagundu du. Klasean landutakoa, blog-etan era batera edo bestera ikustea erabilgarria iruditzen zait, izan ere, ikasitakoa errepasatzeko eta eskura edukitzeko aukera bikaina da.




No hay comentarios:

Publicar un comentario