lunes, 8 de octubre de 2012

Gure aurkezpenari buruzko hausnarketa...

(Hezkuntza teknologikoa mundu teknologizatu batean)


Teknologiak ekarpen asko ekarri ditu hezkuntzan. Batzuk positiboak izan dira eta beste batzuk “negatiboak”. Komatxoekin jarri ditugu, nahiz eta negatiboak izan, garrantzitsuak direla pentsatzen dugulako. Hau da, teknologi berriekin ikuspuntu  oker bat sortu da. Teknologia berriak gure arazo guztiak konponduko dituztela pentsatzen dugu, baina tresnarekin bakarrik ezingo dugu gure helburuak lortu. Hau hobeto ulertzeko hezkuntza eremura eramango dugu. Teknologia berriak geroz eta azkarrago sartzen ari dira eskoletan; baina nahiz eta teorian, proiektu bat aurkeztuta egon  (web 2.0), gero praktikan (geletan) ez da azaltzen. Irakasle askok teknologia berriak erabiltzen dituzte betiko ariketak egiteko, baina hori ez da hezkuntza teknologikoa lantzea. Geletan azaldu beharko zena, metodologia honetara hurbildu beharko zen, hau da, hezkuntza norabide bakarrekoa izan ordez (ikasgaia ikasleetara zuzendua bakarrik), bi norabidekoa izan beharko zen (bai ikaslei eta bai irakasleei zuzendua); teknologia berriekin informazioa aukeratu, antolatu eta jakintza bihurtu behar lukete eta irakasleak gida bezala lan egitea ikasleak bere irakaskuntza eraiki dezan …

Garrantzitsua iruditzen zaigu azpimarratzea, ekarpen negatiboak ezagutzea OSO erabilgarria dela, konturatzen garelako azkenean gauzak teorikoki oso politak ikusten direla baina gero praktiketan jartzerakoan zailak direla. Hezkuntzan hau gertatzen hari da; irakasle askok teknologia berriak sartu dituzte irakasterakoan, baina metodologia berdina erabiltzen dute edukiak lantzeko. Aldatu behar dena METODOLOGIA da, bestela aldatu den bakarra, TRESNA izan da.



1 comentario:

  1. Kalitate handiko BLOGa ari zarete garatzen. Egindako ekarpenak interesanteak dira, anitzak, adibide zein hausnarketarako baliotsuak izan daitezkeenak. Eginbeharrak betetzetik askoz haratago eramanda baliabide digital honen kudeaketa. Primeran.

    Eguneratu lehen bai lehen eta segi horrela.

    ResponderEliminar