miércoles, 28 de noviembre de 2012
lunes, 19 de noviembre de 2012
WEB 2.0 tresnek, lankidetzako jardunak ahalbidetzen dituzte? Sustatzen dituzte? Oztopatzen? Zenbaterainoko garrantzia izan dezakete metodologia aktiboagoa bideratzeko?
Web 2.0ko tresnek lankidetzako jardunak ahalbidetzen
dituzte, izan ere, zenbat eta informazio gehiago egon webaren barnean, zenbat
eta gehiago sailkatu behar da infomazio hori. Gai bakoitzarentzat informazio
anitza dugu. Horregatik, tresna hauek metodologiaren barne sartuz gero,
errazagoa izango da bai lankidetza sustatzea baita haurren motibazioa garatzea
ere, esaterako. Haurrak talde txikietan jarriz eta beraien kabuz informazioa
bilatu ondoren, beraien artean, testuak eraikiz sor dezakegu lankidetza.
Eta Bloga
zertarako??
Blogaren erabilerak lankidetza erabat ahalbidetzen du eta
beraz, gelakideen arteko kooperazioa garatu. Blog batean, gai bati buruzko
testu, datu…informazioa idatz daiteke kooperatiboki, talde txikietan. Honela,
taldekideek beraien ikaskuntza prozesua beraien artean eraiki dezakete beraien
kabuz informazioa aurkituz, aukeratuz eta ondoren testu baten bidez blogean
txertatuz azkenik, beste edonork irakur dezan.
jueves, 15 de noviembre de 2012
WEB 2.0 tresnek, lankidetzako jardunak ahalbidetzen dituzte? Sustatzen dituzte? Oztopatzen? Zenbaterainoko garrantzia izan dezakete metodologia aktiboagoa bideratzeko?
Aste
hauetan egindako lan batzuetan aipatu dudan bezala, web 2.0 tresnek lankidetza ikaskuntza
ahalbidetzen dute. Teknologi berriek eskaintzen dizkiguten aukera berriekin,
lankidetza jarduerak aurrera eramateko erraztasun gehiago daukagu (lankidetzan
oinarritutako ekintzak sustatu).
IKT-ak,
eskoletan lan egiteko eta ikasteko moduak aldatu dituzte, metodologi berri bat
aurrera eramanez. Metodologi berri hau aktiboagoa da, ikasleak nahiz irakasleak
gelako protagonistak izaten dira (irakasleak gutxiago). Irakasleak gelan
lantzeko ariketak prestatzerakoan, ikasleen interesak kontutan hartuko ditu eta
beraiek proposaturiko jarduerak landuko
dituzte, irakasleak proposaturikoekin batera. Haurrekin egunerokotasuneko
gatazkak jorratuko dira, guztien iritziak eta ezagutzak lantzeko. Beraz,
lankidetza ikaskuntza aurrera eramatea izango litzake irakasleen lana.
Metodologia
honen helburu garrantzitsuenetakoak Ikasleak bere kabuz pentsatzea eta eguneroko
bizitzan kritikoak izaten ikastea izango
litzake, elkarlana eta parte hartzearen sustapenarekin batera. IKT-ek garrantzi
handia dute metodologia aktibo honetan, izan ere, eskaintzen dizkiguten tresnak oso
baliagarriak dira landu beharreko edukiak bereganatzeko eta lan egiteko, blogak
adibidez.
Blogak,
lan egiteko eta ikasteko, hezkuntza tresna onak dira. Talde-lana eta parte
hartzea sustatzen dute, ikasleei beraien artean informazioa partekatzeko eta
lan egiteko aukera emanez (informazioa argitaratzeko aukera). Ikasleen arteko
harremanak ere indartzen ditu, taldean lan egiten dutelako eta bakoitzaren
iritzia ezagutu dezaketelako. Blogak ikasleen zalantzak argitzeko ere
baliogarria izaten da.
Bestalde,
ikasle bakoitzak blogaren diseinua nahi duen moduan antolatu dezake. Horrela,
haurrek bere irudimena lantzen dute, teknologia berrien erabilpenaren bidez.
Web 2.0
tresnek lankidetza jardunak ahalbidetzen dutela badakigu, hortaz, gelditzen
zaiguna, ikasterakoan nahiz irakasterakoan tresna digitalak era egokian erabiltzea izango
litzake.
IKTak eta lankidetza ikaskuntza
HAUSNARKETAREN ONDORIOAK: KONPARTITU
Nire ustez web 2.0 tresnek lankidetzako jardunak ahalbidetu ditzakete, izan
ere hauen ezaugarrietako bat lankidetza baita. Hala ere, azpimarratzekoa da,
nahiz eta tresnak berak lankidetza sortzeko edo errazteko ezaugarriak bete, berak bakarrik ez ditu sortuko. Irakaslea,
erabiltzen duen metodologiaren arabera izango da jarduera modu batean edo
bestean. Adibide bat jartzearren: Blog bat klasean landutako testuak kopiatzeko erabiltzen
bada soilik ez genuke esango lankidetza oztopatzen duenik, baino ezta sustatzen
ere. Bestalde, irakasleak klasean lantzen ari diren gaiaren inguruan taldeka
sortutako testu bat zintzilikatzeko erabiltzen badu eta horretaz aparte
argazkiak edo bideok txertatzea aukera ematen badu, orduan, lankidetza sustatzen duen jarduera bat
burutzen ari direla esan daiteke. Ikusten dugunez, tresna hauek metodologia
aktiboaren eragileak izan daitezke, beti ere ikaslea protagonista dutelarik.
Blogaren gaiari eutsiz, aitortuko dut hasiera batean ez nintzala hauen jarraitzailea
sutsua, ezjakintasunaren erruz segur aski. Denborarekin ordea, konturatu nahiz
oso tresna erabilgarria izan
daitekeela. Klasearen testuinguruan
kokatuz, hainbat modutan aprobetxatu dezakegu, irakasgaia edozein izanda ere:
ikas-prozesuaren eguneroko moduan, landutako gaiaren inguruko laburpena
osatzeko, aurre ideien eta dudak argitzeko gune bezala, etab. Bestalde, umeek
bakarka edo taldeka aritzeko aukera dute, blogaren bidez beraien arteko elkar
eragitea sustatuz.
Esperientzia pertsonal moduan, aurtengo blogarekin, iaz baino gehiago
disfrutatu dut, gaia zehatzagoa eta ez hain abstraktua zelako agian. Taldeka
aritzean, elkarren artean ados jartzeko eta lan egiteko aukera eman digu,
bestalde, kide bakoitzaren ekarpenak bloga aberatsagoa egitea lagundu du.
Klasean landutakoa, blog-etan era batera edo bestera ikustea erabilgarria
iruditzen zait, izan ere, ikasitakoa errepasatzeko eta eskura edukitzeko aukera
bikaina da.
jueves, 8 de noviembre de 2012
IKTak eta Lankidetza Ikaskuntza
WEB 2.0a lankidetzan
oinarritua egonik, bertan erabilitako tresnek guztiz bultatzen dute
lankidetza. Tresna hauek digitalki erabiltzen diren arren, ikasleek
elkarrekin lan egin behar dute eta era guztietan lankidetza
bultzatzen da, ezinezkoa da wiki bat osaturik egotea pertsona bakarra
bada bertan idazten duena, edo edozein lan guztiz ongi eta
errebisatuta egotea elkarrekin osatu ezean. Ikasleen
parte-hartzearekin eta irakaslearen gidaritza egokiarekin, tresna
hauen bidez lankidetza bultzatu eta era guztiz eraginkorrean lortu
daiteke.
Metodologia aktiboa
eskatzen dugunean, haurren motibazioa ezinbestekoa da, eta gaur
egungo ikasleak motibatzeko, tresna eta aparatu digital eta
elektronikoen funtzionamendua guztiz erabilkorra denez, garrantzi
handia izan dezaketela esan dezakegu.
Blog-en kasuan adibidez,
egindako lan guztiaren prozesua azaltzeko leku perfektuak dira, baita
elkarrekin lan egiteko ere. Ikasleetakoren batek bertan galdera bat
idatzi eta gainerakoek erantzun dezakete, bai eurek lehendik
zekitenarekin eta baita galdera hori irakurri ostean bilatutako
informazioarekin. Blog-ak begiratzea liburuak irakurtzea baina
entretenigarriagoa gertatzen zaienez ikasleei, bertan parte hartuz
eta gainerakoek idatzitakoa irakurriz era interesgarri batean ikasten
baitute.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)